Herriko zenbait bazterbidetan lanak egiten ari da udala

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 28a, 10:00
Besteak beste, Kale Nagusiko bazterbideak konpontzen ari da udala.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du herriko zenbait bazterbide konpontzen ari direla aste hauetan. Besteak beste, Zirkuitu ibilbidekoak eta Kale Nagusikoak. Lanek iraun bitartean, gune horiek ezingo dira erabili. Zerbitzuetako batzordeburu David Mateosek azpimarratu du obrak "erritmo onean" doazela.