Finalerdietan da Maialen Chourraut

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 25a, 15:51

Lasarteoriatarra bosgarren izan da 105.13ko denborarekin eta K1 kategoriako finalerdietara sailkatzea lortu du. Asteartean lehiatuko da finalerako txartela eskuratzeko. 

Rion 2016an lortutako urrezko domina berriro eskuratzeko bidean, lehen proba gainditu du goizaldean Maialen Chourrautek. Kasaigo kanalean egindako lehen jaitsieran seigarrena izan da, 108.25eko denbora eginda, 19 artean lau segundoko zigorra jaso ondoren. Egungo olinpiar txapeldunak bigarrenean garbiago jardun du eta hobe aritu da. 105.13ko denboran osatu du proba, bosgarren jaitsiera onena eginda. 

Asteartean jokatu den finalerdian lehiatuko da lasarteoriatarra azken probarako txartela lortzeko ahaleginean. Dominen borrokan lehiakide nagusi izango ditu gaurkoan lehen izan den Jesicca Fox, 96.89; Ricardan Funk, 101.56; eta Luuka Jones 101.72. 

 

 

Erlazionatuak

Maialen Chourraut, "jaitsiera politaren" bila

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 23 Kirola