COVID-19

Jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalak 01:00etan bukatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 22a, 18:17

COVID-19aren pandemiaren egoera aztertu du LABI batzordeak aste honetan. Mahai teknikoak proposamen batzuk luzatu dizkio batzorde politikoari, eta gaur arratsaldeko bileraren ostean, neurri batzuk gogortu egingo direla jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak: 01:00etan amaituko dira jarduera ekonomikoak, kulturalak eta sozialak; "jende asko pilatzen den herrigune eta hiriguneetan" derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea; eta komertzioen zein ostalaritza establezimenduen barrualdeko aforoak %35ekoak izango dira gehienez. Aurreneko bi neurriak larunbatean sartuko dira indarrean; aforoena, aldiz, astelehenean.

Dekretu berria bihar argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, eta neurrietako bi larunbatean sartuko dira indarrean, jardueren amaiera orduarena eta musukoaren derrigortasunarena. Komertzioen eta ostalaritza establezimenduen edukiera are gehiago mugatzearena, berriz, datorren asteko astelehenean. Neurri zehatz horiez gain, Urkullu lehendakariak honako hau eskatu die EAEko herritarrei: 01:00etatik 06:00etara etxean egoteko gomendioa betetzea. Etxeratze agindua ezartzea ez du eskatuko Lakuak. 

holku batzordeak aztertu dituen faktoreen artean hauek daude: COVID-19aren Delta aldaerarenak direla atzematen ari diren azken kasuen %75 baino gehiago, "askoz ere kutsatzeko gaitasun handiagoa" duela eta azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 682koa izan dela. Gaur egoera zein den kontuan izanda, Bizi Berri IV planaren bigarren agertokitik hirugarrenera pasa da Euskal Autonomia Erkidegoa. 

Erlazionatuak