ESKUALDEA

Inguruko ondare naturala eta kulturala ezagutzeko irteerak udan zehar

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko uzt. 12a, 11:23
2020ko urrian egin zuten 'Aire zabaleko museoa' ibilaldia zenbait herritarrek.

Behemendi elkarteak eta Beterri-Buruntzako sei udalek ibilbideak antolatu dituzte uztailean, abuztuan eta irailean zehar, herri horietako ondare naturala eta kulturala ezagutarazteko. Lasarte-Oriakoa abuztuaren 7an izango da, larunbatarekin; herriko historiako pasarte desberdinak ezagutu ahalko dira, bertan dauden muralak eta eraikinak bisitatuz. Aurrez izena ematea beharrekoa da, 656 70 52 43 telefonora deituta edo donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatzita.

Antolatzaileek jakinarazi dute bisita guztiak doakoak izango direla eta iraupena ibilbidearen araberakoa izango dela. COVID-19a tarteko, ibilbideetan beharrezkoa izango da maskara uneoro jantzita eramatea, eta gehieneko edukiera hamabost pertsonakoa izango da. Herriz herri, hauek izango dira hitzorduak:

Herria Eguna Ibilaldia Iraupena
Andoain Uztailaren 18a, igandea Elizen eta dorretxeen artean 1,5 ordu
Urnieta Uztailaren 24a, larunbata Adarramendi inguratzen 4 ordu
Lasarte-Oria Abuztuaren 7a, larunbata Aire zabaleko museoa 1,5 ordu
Astigarraga Abuztuaren 15a, igandea Santiagomendi eta ekialdeko mugarriak 4 ordu
Usurbil Irailaren 4a, larunbata Urdaiaga ezagutzen 1,5 ordu
Hernani Irailaren 18a, larunbata Trikuharriz trikuharri 4 ordu
Erlazionatuak

Pausoz pauso, herriko ondarean sakontzen

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 04 Gizartea