Ikusleen lehiakide gogokoenaren saria irabazi du Leire Mayozek

Txintxarri Aldizkaria 2021eko uztailaren 8a

Leire Mayozek 13.000 bozka baino gehiago jaso ditu. Argazkia: eitb.eus.

El Conquistador del Caribe telesaila jarraitu duten ikus-entzuleek adierazi dute Leire Mayoz herritarra izan dela haien lehiakide gogokoena. Atzo gauean egin zuten azken saioa, eta orduan jakin zuen lasarteoriatarrak horren berri. Pozarren jaso ditu aitortza eta 5.000 euroko saria. Mikel Arruti herrikidea laugarren izan da sailkapen horretan.

Leire Mayoz herritarrak irabazi du El Conquistador del Caribe telesaileko sarietako bat: ezin izan du ikurrina hartu Dominikar Errepublikan, baina zale askoren bihotzak konkistatu ditu, bera izan baita ikus-entzuleen lehiakide gogokoena aurten, 13.000 bozka baino gehiagorekin. Pozarren eta hunkituta jaso zuen saria atzo gauean. Saioan zehar erakutsitako jarrera, dueluetan emandako maila eta Cacaten taldeak harekin izandako jarrerari emandako erantzuna baloratu dituzte zaleek, beste gauza batzuen artean.

Lehiakide gogokoenaren lehiaketaren finalera iritsi zen beste lasarteoriatar bat ere, Mikel Arruti, programako aurreneko kanporatua. Immunitate jokoa galdu eta gero, taldekideen bera nominatu zuten, eta ekoizleek ez zioten duelurik egiteko aukerarik eman, eta zuzenean bidali zuten etxera. Horrekin enpatizatu dute zaleek, eta ezer erakusterik izan ez zuen arren, laugarren postua eskuratu du sailkapen horretan.