Azken egunotan gertatutako bi eraso salatzera irten dira plazara

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 29a, 18:34

Igandean eta astelehenean "festa giroan" gertatutako bi eraso salatu dituzte lasarteoriatarrek, astearte arratsaldean. aSUnak neska* gazteen taldeak deitu du mobilizazioa, eta, Okendo plazan elkartu dira gertakariak arbuiatu eta erasotuei elkartasuna adierazteko. 

 

Beste behin gogorarazi behar izan dute "eguneroko borroka" dela indarkeria matxistaren aurka egin beharrekoa, eta, bide horretan, indarkeria matxistaren aurka euren ahotsak batuz gaitzetsi dituzte azken egunetan herrian gertatutako erasoak. Argi eta garbi adierazi dute, beste behin, erasoen aurrean,  aurrean izango dituztela. 

Azaldu dute "biolentzia heteropatriarkalak" egunero zeharkatzen dituela, askotariko eraso eta biolentziak jasaten dituztelarik. Ekarri dute gogora Okendon askotan bildu direla Lasarte-Orian gertatutako eraso matxistak salatzeko: "Gehiegitan eta ez nahikotan, aldi berean".

Azpimarratu dute emakumeen aurkako biolentzia fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa, sinbolikoa, instituzionala, eta abar dela, eta, herriko udaltzainen jarrera ere jarri dute ezbaian: "Oraingoan ere, udaltzainek izandako jarrera salatu nahi dugu; kontzentrazioa egiteko baimena eskatu, eta, ez dute inolako kezka minimorik adierazi, herrian bi eraso izan ditugunean". 

Sorgin Jaiak festa seguruak izan daitezen lanean jarraituko dutela aldarrikatuz amaitu dute mobilizazioa, ez, beste behin, horrelako jarreren aurrean aurrean izango dituztela gogorarazi gabe. 

Gertaera hauek medio, gaur arratsalderako deitua zuten danborrada bertan behera uzteko erabakia hartu du Sorgin Jaiakek.