Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.741 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik bederatzi pasatxo (%9,1). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntza eskualdean 24 kutsatze detektatu dituzte ekainaren 26tik 28ra: hamahiru Lasarte-Orian, hiruna Andoainen, Hernanin eta Usurbilen, eta bana Astigarragan eta Urnietan. Aipatutako udalerri horiek guztiak eremu horian daude, Andoain eta Urnieta izan ezik.