Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu epidemiologikoak ezagutarazi dituzte eguerdian. Larunbatean, 4.656 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 145 positiboak izan ziren, hortaz, positibo tasa %3,1 da. Kasu berri horietako 43 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 83, Bizkaian; 17, Araban, eta gainerako biak beste toki edo erkidegoetakoak dira. Ospitaleei dagokienez, atzo, koronabirusak eragindako zazpi lagun ospitaleratu zituzten eta 35 gaixo daude ZIUetan.