SORGIN JAIAK 2021

Musikak sorgindutako arratsaldea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 27a, 21:16

Egun sorgindua izan da igandea Sorgin Jaiaken egitarauan eta musika izan du protagonista. Oriarte BHI Landaberri eraikineko patioan kontzertu akustikoa eman dute Amane Otaegi eta Irati Hernandezek, Xuar Agirrek eta Jagoba Mendizabalek, eta Maialen Aristegik, bakarka. Joandako ia denek lurrean eserita edo etzanda entzun dituzte musikari gazteak eta txaloekin eskertu diete egindako lana.