SORGIN JAIAK 2021

Aldarrikapenerako festa eguna

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 26a, 17:44

Jaiak ondo pasatzeko unea izateaz gain, aldarrikapenerako gunea ere izan daitezke. Elkartasun Eguna da gaur Sorgin Jaiaken egitarauan. Dozenaka lagunek parte hartu dute eguerdian erdialdeko kaleetan barrena egindako ekintzan. Eguerdiko 12ak pasatxo abiatu dira Okendo plazatik. Aitor Iriondo, Xabier Gallaga eta Ibon Fernandez Iradiri elkartasuna adierazi, eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapenak egin dituzte. Abiapuntuan amaitu dute protesta,  urrunduta dauden presoen egoerari buruzko zenbait datu emanda. Indarberritzeko, txartelak erosi dituztenek paella goxoarekin gosea berdintzeko aukera izan dute eguerdian. Tupperretan banatu dute eta bakoitzak erabaki du non jan. Bazkalostean, berriz, bingo musikatua egin dute.