Palestinako egoera aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 25a, 14:30

Sorgin Jaiak 2021 egitarauari hasiera emateko hitzaldi sorta bat antolatu du herriko jai alternatiboak antolatzen dituen eragileak. Gaur, eguerdian, elkartasun internazionalistaren gainean solastu dira Oihan Agirretxe eta Leire Amiano herritarrak. Zehazki brigadista moduan Palestinara egindako bidaien bizipenak partekatu dituzte. Lehenik, laburki, Palestina eta Israelen arteko gatazka historikoaren nondik-norakoak azaldu dituzte. Era berean, herri palestinarrari nola lagundu ere azaldu dute: produktuen boikota, Israelen inbertsiorik ez egitea edo nazioek Israeli santzioak ezartzea. Solasaldian zehar, hitzaldira hurbildu diren entzuleen galderak erantzun dituzte.