Neurriak malgutu ahala, bere jarduna berreskuratu du Biyak Batek. Zerbitzu batzuk eskaintzen hasi da berriro ere: taberna-jatetxea, podologoa, gizon, zein emakumeen ileapaindegia eta kiromasajista. Zerbitzuez gozatzeko hitzordua hartu behar dela gogoratu dute elkarteko zuzendatitzako kideek.
Zuzendaritzako kideak ere lanean dira eta bulegoan aurkitu ditzakegu astean zehar goiz eta arratsaldez elkartea eta bertako eginkizunak aurrera eramaten.
Tamalez, oraingoz, elkarteko jarduna ez dago %100ean. Hilabetetan jardunik egon ez denez, aurten ere ezin izan dute sanpedrotan egin ohi dituzten erakustaldi edo lehiaketarik antolatu. Egoerak onenera eginez gero, irailean ikastaro ezberdinak martxan izatea espero dute eta hurrengo jaietarako berriro ekimenak antolatu ahal izatea.
Aurtengo egun bereziei begira, berriz, bazkide eta lasarteoriatar guztiei, neurriek ahalbidetzen duten heinean, egun zoriontsuak izan eta horietaz gozatzea opa diete Biyak Bet elkarteko kideek.