PUBLIERREPORTAJEA

Proiektu finkoa eta berritzailea

Lasarte-Oriako EH Bildu 2021ko eka. 25a, 11:30
Lasarte-Oria EH Bilduko Herri Batzarra, ekainaren 22an, Mirentxuko atarian. Argazkia: IDO PHOTOGRAPHY.

Kongresua amaitu berri du EH Bilduk, eta herrian, aste honetan burutu duten Herri Batzarrean berretsi dute Lasarte-Oriako eraketa prozesua. Asier Gorostegi Aliri herritarra izendatu dute Tokiko Arduradun Politiko, eta Uxue Loinaz Urruzola ordezkari.

Hamar urte bete berri ditu EH Bildu alderdi politikoak, hamar urte baino ez, eta ikasturte honetan burutu du II.Kongresua. Ikasturte berezia izan da eta gogotsu egin dute lan herriko EH Bilduko kideek. Legegintzaldi berria abiatzearekin batera, Lasarte-Orian eraketa prozesu bati ekin zioten, eta ekainaren 22an burutu zuten Herri Batzarrean berretsi zuten eraketa, kongresuaren amaierarekin bat eginez. Eraketa prozesu horren bidez oinarria zabaldu eta Lasarte-Oriako EH Bilduren proiektua finkatzea izan dute helburu. Talde zabala eta parte-hartzailea osatu dute, eta bertan parte hartzeko moduak ere askotarikoak direla nabarmendu dute, kide bakoitzak erabaki dezan nola eta non kokatu nahi duen haren burua proiektuan. Gobernantza eredu berrietan ari dira lanean, eta horretarako, oinarria eta herritarren inplikazioa ezinbesteko dira. 

Udalgintza Herrigilea

Partaidetzan oinarritzen diren egiteko modu eta kudeaketa ereduen aldeko apustu irmoa egin dute. Udala, herri eragileak eta herritarrak hartu emanean, bakoitza dagokion arduratik eta herritarrek dituzten beharretatik lan egin nahi dute. Lasarte-Orian bizi garen guztiok komunitate bera osatzen dugula abiapuntu gisa hartuta, guztion ongizatea bermatuko duten politika publikoak abian jarri nahi dituzte: gure muinetako bat politika egiteko modua da; hau da, herritarrekin lan egitea.

"UDALGINTZA HERRIGILEAREN FILOSOFIAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUGU LASARTE-ORIA EH BILDUTIK"

Bilkide kanpaina

Kongresuarekin batera, Bilkide kanpaina egin dute. Jendearen inplikazioa eta konpromisoa behar dira denon artean herria egiteko. Eta horretarako, askotariko aukerak eskaini dituzte, norberak ahal eta nahi duen moduan egin diezaion proiektuari ekarpena, ekarpen ekonomikoa zein ekarpen pertsonala: bilkide, inskribatu edota bilguneko partaide gisa.

"ZER-NOLAKO LASARTE-ORIA NAHI DUGUN HAUSNARTU ETA SORTZEKO BIDEARI EKIN DIOGU 'HERRIGINTZEN' DINAMIKAREN BIDEZ"

"EZBERDINEN ARTEAN LAN EGIN BEHAR DUGU, IREKITASUNA DUGU DENEKIN HITZ EGITEKO; LASARTE-ORIAKO ANIZTASUNAREKIN EGIN NAHI DUGU BIDEA" "ARRETA
BEREZIA JARRI DUGU EGITEKO MODUETAN; EGUNGO GOBERNATZEKO MODUEK EZ DUTE FUNTZIONATZEN; IRAUNGITA DAUDE"

Legegintzaldi erdiko balantzea

Burutu berri duten Herri Batzarrean orain arte egindako lanaren balorazioa ere egin dute. Pozik daude egindako lanarekin. Udalgintzari dagokionez, oposizio arduratsua eta eraikitzailea egiteaz gain, Udal Gobernu eta gainerako alderdiekin elkarlanean aritu dira, eta horretarako prestutasun osoa dute. Poliki bada ere, egindako lana fruituak ematen ari dela balioztatu dute. Herrigintzari begira ere, argi dute herrigintza dela elkargune nagusia. Herrigintzen dinamikaren lehen saioekin pozik daude, balorazio oso positiboa egin dute, Lasarte-Oria EH Bilduren herri proiektua sendotu eta finkatzeko bide aberasgarri eta eraginkorrari ekin diotela baloratu dute. Bidea, ordea, hasi besterik ez da egin eta hemendik aurrera ere, Herrigintzen dinamikarekin jarraituko dute: elikatu, ikasi, hausnartu eta sortzen.

Asier Gorostegi Aliri Lasarte-Oria EH Bilduko Arduradun Politikoa eta Uxue Loinaz Urruzola ordezkaria. Argazkia: IDO PHOTOGRAPHY