Junior Errendimendu taldea Take Redline Mekanika taldearen aurka lehiatu zen, Maialen Chourraut kiroldegian eta garaipena erdietsi zuen, 66-46. Horri esker, bigarren faseko bosgarren sailkatu da.
Lehen laurdenean, talde urdin-beltzak erritmo ona ezarri zuen eta aurre hartu zion Tolosako taldeari. Bigarrenean, ordea, arerioak defentsa aldaketa egin eta gauzak zaildu zizkion etxeko taldeari. Gainera, TAKE fin ibili zen sakian eta atsedenaldira 29-22 joan ziren bi taldeak.
Partidako bigarren zatia borrokatua izan zen. Bi taldeek saskiratzeak lortu zituzten eta TAKE markagailuan gerturatzen saiatu zen. Denbora, ordea, ez zuen alde Tolosako taldeak.Ostadarrek gainera kanpoko jaurtiketetan asmatu zuen eta amaieran, 20 puntuko aldea ezarri zuen.
Tanto gutxi
Donostiako Mons kiroldegian, berriz, III. senior taldeak 49-39 galdu eta sailkapeneko zortzigarren postuan geratu zen.
CD Internacional taldea izan zuen aurrez aurre talde urdin-beltzak. Partida hasiera berdinduan izan arren, pixkanaka Donostiako taldearen alde jarri zen lehia. Indartsu jokatu zuen kanasta azpiko egoeretan, banakako jokoan ere etekin handia atera zuen eta defentsa lanetan Endika Marrahiren taldearen jokoa ezeztatu zuen. Atsedenaldira iristean, 23-15 zegoen markagailua.
Bigarren zatian, CD Internacionalek tartea irekitzea lortu zuen, 14 puntu. Ondorioz, Ostadar markagailuan hurbiltzen saiatu zen.Donostiako taldeak, ordea, ongi kudeatu zuen egoera eta defentsa lan ederra egin zuen Ostadarreko erasoak zapuzteko. Partida amaitu baino lehen, jaurtiketa libreetako marratik ere puntuak lortzeko aukera izan zuen Endika Marrahiren taldeak, baina ez zuten asmatu.