COVID-19

Bost kutsatze baieztatu dituzte asteartean Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 9a, 12:36

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ekainaren 8ko datu epidemiologikoen berri eman dute txosten batean. Horren arabera, asteartean bost kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian, bezperan baino bi gehiago. Ekaineko aurreneko zortzi egunetan 21 positibo erregistratu dituzte gurean. Intzidentzia-tasa metatua 231,03 da.

Datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.707 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik bederatzi (%9). Ia denak osatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Sei positibo berri eskualdean

Asteartean, ekainaren 8an, Lasarte-Orian eta Hernanin atzeman dituzte positibo berriak, bost eta bat, hurrenez hurren. Andoainen, Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen ez dute kasu bakar bat ere detektatu egun horretan. Astigarraga eremu berdera igaro da; gainontzeko bostek horian jarraitzen dute.

61 kasu Gipuzkoan

EAEko hiru lurralde historikoetan 254 kasu baieztatu dituzte ekainaren 8an; horietatik 61, Gipuzkoan. 7.564 PCR eta antigenoen proba egin dira; positibotasun-tasa %3,4 izan da. Autonomia erkidego horretako intzidentzia-tasa metatua bost puntu jaitsi da astelehenetik asteartera; 186,57 da gaur-gaurkoz.

Osakidetzako ospitaleetako plantetan 121 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik. 80 gaixok sintoma larriagoak dituzte, eta ZIU unitateetan daude. Asteartean 25 paziente erietxeratu behar izan dituzte.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: animaliak

Elhuyar/Teknopolis 2021 eka 08 Gizartea