2020ko martxo erdialdean hasi ziren erakunde horiek datu epidemiologikoen berri ematean. Ordutik gaur egunera arte, 1.666 lasarteoriatar kutsatu ditu COVID-19ak, ehun biztanletik ia bederatzi (%8,7). Gaixotasuna pairatu duten pertsonetatik 22k ezin izan dute gaitza gainditu, eta zendu egin dira. Intzidentzia gehieneko hilabetea iazko azaroa izan da; 275 kutsatze erregistratu zituzten.
Eskualdean, zazpi kutsatze
Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan zazpi kasu atzeman dituzte asteazkenean: hiru Lasarte-Orian, bi hernanin eta bana Andoainen eta Usurbilen. Astigarragan eta Urnietan, aldiz, bakar bat ere ez dute detektatu. Sei udalerri horiek eremu horian jarraitzen dute, 60 eta 299 arteko intzidentzia-tasa metatuekin.
EAEko hiru lurralde historikoetan 363 kasu atzeman dituzte; horietatik 117, Gipuzkoan. 8.286 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %4,4 izan da. Osakidetzako ospitaleetan 182 (bezperan baino bederatzi gutxiago) pertsona daude erietxeratuta; sintoma larriak dituzte horietatik 107k, eta ZIU unitateetan daude. Asteazkenean 36 paziente ingresatu dituzte koronabirusagatik.