2020ko martxo erdialdean hasi ziren erakunde horiek datu epidemiologikoen berri ematean. Ordutik gaur egunera arte, 1.663 lasarteoriatar kutsatu ditu COVID-19ak, ehun biztanletik ia bederatzi (%8,7). Gaixotasuna pairatu duten pertsonetatik 22k ezin izan dute gaitza gainditu, eta zendu egin dira. Intzidentzia gehieneko hilabetea iazko azaroa izan da; 275 kutsatze erregistratu zituzten.
Hamahiru kutsatze eskualdean
Beterri-Buruntza osatzen duten herrietan hamahiru kutsatze atzeman dituzte asteartean: zazpi Lasarte-Orian, bina Andoainen eta Hernanin, eta bana Astigarragan eta Usurbilen; Urnietan, aldiz, bakar bat ere ez. Sei udalerri horiek eremu horian jarraitzen dute, 60 eta 299 arteko intzidentzia-tasa metatuekin.
EAEko hiru lurralde historikoetan 379 kasu detektatu dituzte maiatzaren 24an; horietatik 121, Gipuzkoan. 8.787 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, kutsatze berriak atzemate aldera; positibotasun-tasa %4,3 izan da. Osakidetzako ospitaleetako presioak behera egiten jarraitzen du: 191 paziente daude erietxeratuta (bezperan baino hemeretzi gutxiago); sintoma larriak dituzte 111k (astelehenean 117 ziren), eta ZIU unitateetan daude. Asteartean 38 gaixo ingresatu behar izan dituzte koronabirusagatik.