COVID-19

Kasu bat baieztatu dute Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 18a, 12:33

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehenean bildutako datuekin txostena argitaratu dute. Lasarte-Orian kasu berri bat baieztatu dute maiatzaren 17an, bezperan baino bat gutxiago. Hilabetea hasi zenetik 75 positibo zenbatu dituzte gure herrian. Intzidentzia-tasa metatuak jaisten jarraitzen du; gaur-gaurkoz 320,29koa da.

Datu ofizialen arabera, 2020ko martxoaren 18tik gaur arte 1.644 herritar kutsatu ditu koronabirusak, biztanleriaren %8,6. Pertsona horietatik 22 ez dira osatu, eta bizia galdu dute. Osakidetza eta Osasun Saila kutsatzeak neurtzen hasi zirenetik, 2020ko azaroa izan da intzidentzia gehieneko hilabetea Lasarte-Orian (275 kutsatze detektatu ziren). 

Eskualdea, eremu gorritik kanpo

Aste askoren ostean, Beterri-Buruntza eskualdeko sei herriak eremu gorritik atera dira. Laranja kolorea dute Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo datuek; Andoaingoek eta Urnietakoek, aldiz, horia. Maiatzaren 17an bi positibo baieztatu dituzte eskualdean: Hernanin bat, eta Lasarte-Orian bestea.

Gipuzkoan, 91 positibo

EAEko hiru lurralde historikoetan 280 kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenean; horietatik 91, Gipuzkoan. Positiboak atzemate aldera egin diren ehun PCR eta antigeno-probetatik ia hiru izan dira positiboak (9.812 gauzatu dituzte, eta positibotasun-tasa %2,9 izan da). 

Osakidetzako ospitaleetan 256 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik, sintoma larriekin horietatik 133, ZIU unitateetan. Astelehenean 43 paziente erietxeratu behar izan dituzte.

Erlazionatuak

Eremu gorritik atera da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 17 Gizartea

Bideo-pilulak: ariketa fisikoa

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 18 Gizartea