COVID-19aren pandemia piztu zenetik, datu ofizialen arabera, 1.643 lasarteoriatar kutsatu ditu koronabirusak, biztanleen %8,6. Horietatik 22 ez dira osatu, eta bizia galdu dute.
Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 34 kutsatze diagnostikatu dituzte maiatzaren 14tik 16ra: 11 Hernanin, seina Lasarte-Orian eta Urnietan, Usurbilen bost, Astigarragan lau eta bi Andoainen.