GALDERA LEHIAKETA

'Zenbat dakizu bizi zaren herriaz?' Lehiaketa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 13:31

TXINTXARRI aldizkariak Lasarte-Oriaren gaineko galdera-sorta batekin, lehiaketa jarriko du martxan. Maiatzaren 17tik 23ra bitarte parte hartu ahalko da, aldizkariaren web atarian. Galdera gehien asmatzen dituen lehiakideak patata-tortila eder bat irabaziko du

Jakin badakigu Lasarte-Oria izeneko herri batean bizi garela, baina zer gehiago dakigu gure herriaz? Ba al dakigu duela zenbat urte sortu zen udalerri gisa? Eta, adibidez, urte horietan zenbat alkate izan dituen?

Zuen jakintza maila neurtu nahi duzue? Adi! Lasarte-Oriaz zenbat dakizuen jakiteko galdera-lehiaketa prestatu dugu-eta!
Besteak beste, herriko historiaren, kultura-eragileen, sortzaileen, kirolarien, musikarien eta politikarien gaineko hamar galdera erantzun beharko dituzue.   
Maiatzaren 17tik 23ra izango duzue lehiaketan parte hartzeko aukera https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1620039531996-txintxarri_galdera_lehiaketa atarian, eta, irabazlea hilaren 24an iragarriko dugu. 

Galdera gehien asmatzen dituen parte-hartzaileak, Jalgi Kafe Antzokiak eskainitako patata-tortila eder bat eskuratuko du sari gisa, eta parte-hartzaile guztien artean, berriz, Bilboko Guggenheim museora maiatzaren 30ean bisita egiteko bi sarrera zozkatuko ditugu. 
Zozketan parte-hartzeko, izena emateko formulario bat betetzea ezinbestekoa izango da, eta lehiatzen zaretenon sailkapena uneoro ikusgai egongo da, web atarian. 

Oharra: galdera guztiak ondo erantzuten dituen parte-hartzaile bat baino gehiago badaude, zozketa bat egingo da patata-tortilaren irabazlea zehazteko. 
Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Erlazionatuak