COVID-19

Gipuzkoan 80 baieztapen erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 16a, 12:59

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezagutarazi dutenez, larunbatean, 6.299 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik 281 positiboak izan ziren. Hortaz, gaur-gaurkoz positibo tasa %4,5 da. Kutsatze berri horietako 80 Gipuzkoan atzeman zituzten, 176, berriz, Bizkaian, 23, Araban eta gainerako biak beste jatorri edo erkidego batekoak dira. Horrez gain, atzo, koronabirusak eragindako 28 lagun ospitaleratu zituzten eta 145 gaixo daude ZIUetan.