Osasun Saila datu epidemiologikoen berri ematen hasi zenetik, 1.632 lasarteoriatar kutsatu dira, herritarren %8,6 (19.045 pertsona bizi dira herrian, gaur-gaurkoz). Horietatik 21 ezin izan dira osatu, eta bizia galdu dute.
Eskualdean, zazpi kasu
Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan zazpi kutsatze detektatu dituzte asteazkenean: lau Lasarte-Orian, bi Hernanin eta bakarra Andoainen. Astigarragan, Urnietan eta Usurbilen, ordea, bat bera ere ez. Andoain eta Urnietan eremu horian daude, eta gorrian beste lauak, 400eko mugara gerturatzen ari diren arren.
EAEko hiru lurralde historikoetan 457 positibo diagnostikatu dituzte maiatzaren 12an, horietatik 152 Gipuzkoan. 9.682 PCR eta antigeno-proba egin dira; horien positibotasun-tasa %4,7 izan da. Osakidetzako ospitaleetan 336 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusagatik; sintoma larriak dituzte 153k, eta ZIU unitateetan daude. Asteazkenean 59 paziente erietxeratu behar izan dituzte.