COVID-19

Atzemandako kasuek gora egin dute berriz ere: asteartean, sei

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 12a, 13:04

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, maiatzaren 11n sei kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian, bezperan baino lau gehiago. Hilabetea hasi zenetik 59 positibo zenbatu dituzte gure herrian. Intzidentzia-tasa metatuak jaisten jarraitzen du: gaur-gaurkoz 514,57koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan hogei kutsatze detektatu dituzte asteartean: seina Hernanin eta Lasarte-Orian, hiruna Astigarragan eta Usurbilen, bi Andoainen, eta bakar bat ere ez Urnietan. Azken bi herri horiek eremu horian daude; beste lauak, aldiz, gorrian, nahiz eta intzidentzia-tasa metatu gehienak jaisten ari diren.

EAEko hiru lurralde historikoetan 479 positibo diagnostikatu dituzte, horietatik 149 Gipuzkoan. 9.684 PCR eta antigeno-proba egin dira asteartean; horien positibotasun-tasa %4,9 izan da. Osakidetzako ospitaleetan 349 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik, horietatik 159 ZIU unitateetan, sintoma larriekin. Maiatzaren 11n 69 paziente erietxeratu dituzte, COVID-19a tarteko.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: antigeno-testak

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 11 Gizartea