COVID-19

Lasarte-Orian bi positibo baieztatu dituzte astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 11a, 13:10

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian bi kasu atzeman dituzte maiatzaren 10ean, bezperan baino lau gutxiago. Hilabetea hasi zenetik 53 kutsatze zenbatu dira gure herrian. Intzidentzia-tasa metatuak jaisten jarraitzen du; gaur-gaurkoz, 530,32koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan hamazazpi positibo detektatu dituzte astelehenean: hamar Hernanin; bina Andoainen, Lasarte-Orian eta Urnietan; bat Astigarragan; eta bakar bat ere ez Usurbilen. Andoain eta Urnieta izan ezik, beste lau udalerriek eremu gorrian jarraitzen dute, 400ekoak baino intzidentzia-tasa metatu altuagoekin.

EAEko hiru lurralde historikoetan 461 kutsatze zenbatu dituzte astelehenean, horietatik 163 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 9.817 PCR eta antigeno-proba egin dituzte kasu berriak atzemate aldera; horien positibotasun-tasa %4,7 izan da. 

Osakidetzako ospitaleetako plantetan 359 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik; sintoma larriak dituzte horietatik 158k, eta ZIU unitateetan daude. Maiatzaren 10ean 70 paziente erietxeratu dituzte.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: antigeno-testak

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 11 Gizartea