COVID-19

Lasarte-Orian zortzi positibo baieztatu dituzte asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 6a, 13:40

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, maiatzaren 5ean zortzi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian, bezperan baino lau gehiago. Hilabetea hasi zenetik 26 positibo erregistratu dituzte gure herrian. Intzidentzia-tasa metatuak, altua izanagatik, jaisten jarraitzen du eta 624,84koa da gaur-gaurkoz.

Beterri-Buruntza eskualdean 35 kasu atzeman dituzte asteazkenean: hamar Hernanin, zortzi Lasarte-Orian, zazpi Andoainen, launa Astigarragan eta Usurbilen eta bi Urnietan. Andoain izan ezik, beste udalerri guztiek eremu gorrian jarraitzen dute. Urnieta muga-mugan dago; intzidentzia-tasa 402,64koa da.

EAEko hiru lurralde historikoetan 673 kutsatze detektatu dituzte asteazkenean, horietatik 237 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 11.268 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %6 izan da. Ospitaleetako presioak altua izaten jarraitzen du, baina azken egunetan jaisten ari da. Koronabirusagatik 425 pertsona daude ingresatuta, horietatik 183 ZIU unitateetan. Maiatzaren 5ean 50 paziente erietxeratu dituzte.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: hazkunde esponentziala

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 04 Gizartea