COVID-19

Lasarte-Orian lau kasu baieztatu dituzte asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 5a, 12:42

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian lau kutsatze atzeman dituzte maiatzaren 4an, asteartearekin. Hilabetea hasi zenetik hemezortzi kasu detektatu dituzte. Intzidentzia-tasa metatua jaisten ari da azken egunetan: gaur-gaurkoz 656,34koa da.

Beterri-Buruntzako udalerrietan 23 positibo diagnostikatu dituzte asteartean: bosna Andoainen eta Hernanin; launa Astigarragan, Lasarte-Orian eta Usurbilen; eta bakarra Urnietan. Andoain izan ezik, gainontzeko herriek eremu gorrian jarraitzen dute, Urnieta 400eko mugatik oso gertu dagoen arren.

EAEko hiru lurralde historikoetan 670 kutsatze zenbatu dituzte asteartean, horietatik 236 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 10.929 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %6,1 izan da. Osakidetzako ospitaletako plantetan 463 pertsona daude ingresatuta, horietatik 185 ZIU unitateetan, koronabirusaren sintomak larriagotuta. Maiatzaren 4an 75 paziente erietxeratu dituzte.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: hazkunde esponentziala

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 04 Gizartea