COVID-19

Astelehenean zazpi kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 4a, 18:07

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian zazpi kutsatze baieztatu dituzte maiatzaren 3an. Hilabete horretako aurreneko hiru egunetan hamalau positibo erregistratu dira gure herrian. Intzidentzia-tasa 703,60koa da gaur-gaurkoz.

Beterri-Buruntzako herrietan 27 positibo atzeman ditu Osasun Sailak: Hernanin 11, Lasarte-Orian zazpi, Andoainen eta Usurbilen hiruna, Astigarragan bi eta Urnietan bat. Andoain izan ezik, beste guztiek eremu gorrian jarraitzen dute, eta beste astebetez neurri murriztaileagoak ezarri beharko dituzte.

EAEko hiru lurralde historikoetan 646 kutsatze diagnostikatu dituzte, horietatik 246 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 11.491 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kasu berriak atzemate aldera; positibotasun-tasa %5,6 izan da.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: hazkunde esponentziala

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 04 Gizartea