Dantzaren Nazioarteko Eguneko emanaldiak Oriarte Landaberriko patioan egingo dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 29a

2019ko emanaldiko argazki bat.

Gaur, apirilak 29, mundu-mailan ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta baita Lasarte-Orian ere. Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak emanaldia antolatu du Oriarte Landaberri eraikineko patioan, 19:00etatik aurrera. Amaia Gonzalez Caballero akademiak, Kukukak berak eta Semblante Andaluzek parte hartuko dute.

Hasiera batean Okendo plazan egin behar zituzten emanaldiak, baina, eguraldi txarra tarteko, tokiz aldatzea erabaki dute antolatzaileek.

Kukukak aditzera eman duenez, Amaia Gonzalez Caballero akademiako hiru talde ariko dira, Kukuka eskolako sei, eta Semblante Andaluzeko bi. Kartelean parte-hartzea iragarrita bazegoen ere, Erketz EDTk ez du emanaldirik eskainiko azkenean.

Erlazionatuak