COVID-19

Hiru positibo baieztatu dituzte Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 27a, 13:24

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian hiru kutsatze detektatu dituzte apirilaren 26an; atzemandako kasuen goranzko joera eten, eta erregistratu den kopuru apalena izan da apirilaren 18tik. Hilabetea hasi zenetik 200 positibo zenbatu dituzte. Intzidentzia-tasa metatua 656,34koa da.

Beterri-Buruntzako sei herrietan 30 positibo diagnostikatu dituzte astelehenean: hamalau Hernanin, bost Usurbilen, lau Astigarragan, hiru Lasarte-Orian eta bina Andoainen eta Urnietan. Udalerri guzti horiek eremu gorrian jarraitzen dute.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 774 kasu baieztatu dituzte apirilaren 26an: 82, 340 eta 341 hurrenez hurren. Osakidetzako langileek 12.562 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %6,2 izan da. Koronabirusagatik 543 pertsona daude ingresatuta ospitaleetan, horietatik 189 sintoma larriekin, ZIU unitateetan; astelehenean 91 paziente erietxeratu dituzte.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: COVAX

Txintxarri Aldizkaria 2021 api 27 Gizartea