Landaberri ikastetxeko aldapako lanak, "amaitzear"

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 23a, 08:30

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du "amaitzear" daudela Landaberri ikastetxeko aldapako lanak, eta aurreikusten duela datorren astean hasiko direla autobusak berriro goraino igotzen. Construcciones Moyua enpresak gauzatu ditu obrak; aurrekontua 294.727 eurokoa izan da.

Landaberrira igotzeko aldapa sendotzearekin batera, ikastetxerako sarbideak bermatzeko lanak egin dira hilabete hauetan; horretarako, 33.852 euroko kreditu-aldaketa onartu zuen udal-korporazioak.

Agustin Valdivia alkatea eta Nagore Duran zinegotzia ostegun goizean izan ziren aldapako obrak ikusten.

Erlazionatuak