Beterri-Buruntzako udalerrietan 48 kutsatze detektatu dituzte asteazkenean: hamalau Lasarte-Orian, hamabi Hernanin, bederatzi Usurbilen, sei Astigarragan, bost Andoainen eta bi Urnietan. Eskualdeko herri guztiek eremu gorrian jarraitzen dute.
EAEko hiru lurraldeetan 1.013 positibo baieztatu dituzte apirilaren 21ean, horietatik 443 Gipuzkoan. Osakidetzako langileek 12.497 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %8,1 izan da. Koronabirusagatik 549 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 165 sintoma larriekin, ZIU unitateetan. Asteazkenean 94 paziente berri erietxeratu dituzte.