Beterri-Buruntzako herrietan 46 positibo detektatu dituzte apirilaren 20ean: hamahiru Lasarte-Orian, 11 Andoainen, hamar Hernanin, zazpi urnietan, hiru Usurbilen eta bi Astigarragan. Eskualdea osatzen duten udalerri guztiak daude eremu gorrian; Andoain eta Usurbil gaur sartu dira.
EAEko hiru lurraldeetan 1.002 kasu atzeman dituzte asteartean, horietatik 420 Gipuzkoan. 12.709 PCR eta antigenoen proba egin dituzte egun horretan Osakidetzako langileek; positibotasun-tasa %7,9 izan da. Ospitaleetako presioak gora egiten jarraitzen du: 553 paziente daude erietxeratuta koronabirusagatik, horietatik 158 ZIU unitateetan. Apirilaren 20an 117 gaixo ingresatu dituzte COVID-19a dela kausa.