Beterri-Buruntzako herrietan 30 positibo diagnostikatu dituzte astelehenean: zortzi Lasarte-Orian, zazpi Astigarragan, bosna Andoainen eta Hernanin, hiru Urnietan eta bi Usurbilen. Eskualdeko sei udalerrietatik lau eremu gorrian daude, eta atarian beste biak, Andoain eta Usurbil.
EAEko hiru lurralde historikoetan 779 kutsatze baieztatu dituzte apirilaren 19an, horietatik 375 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 12.301 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kasu berriak atzemate aldera; horien positibotasun-tasa %6,3 izan da. Koronabirusagatik 524 pertsona daude ospitaleratuta Osakidetzako zentroetan, horietatik 154 sintoma larriekin, ZIU unitateetan. Astelehenean 115 paziente berri erietxeratu dituzte.