Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 27 positibo detektatu dituzte astelehenean: bederatzi Hernanin, sei Astigarragan, bost Andoainen eta hiruna Lasarte-Orian, Urnietan eta Usurbilen. Eremu gorrian jarraitzen dute Astigarragak eta Lasarte-Oriak; 400eko mugatik gertu daude gainontzeko lauak, Andoain batez ere.
EAEko hiru lurralde historikoetan 726 kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenean, horietatik 315 Gipuzkoan. Osakidetzako langileek 9.313 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %7,8 izan da.
Koronabirusagatik 430 pertsona daude ospitaleratuta Osakidetzako zentroetan, horietatik 127 sintoma larriekin, ZIU unitateetan. Apirilaren 12an 104 paziente ingresatu dituzte COVID-19a dela kausa.