'Tontor bat, izen bat', Lasarte-Oria Traileko kideen egitasmo berria

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 8a, 10:03

Lasarte-Oriako eta inguruko mendi-tontorrak behar bezala identifikatzeko egitasmo bati ekin dio Lasarte-Oria Trail elkarteak. Dagoeneko igo dira Buruntzara, eta tontorrean seinale bat jarri dute. "Mendizale askok uste dutenaren kontrara, benetako gailurra ez da gurutzea", ohartarazi dute. Datozen egun eta asteetan jarraituko dute tontorretan kartelak jartzen.