ESKUALDEA

Irauli langile prekarioen sareak batzar irekia egingo du Hernanin, apirilaren 16an

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 7a, 10:21

Beterri-Buruntza eskualdeko langile prekarioen sarea da Irauli. Datorren asteko ostiralean, apirilak 16, asanblada irekia egingo du Hernaniko Biteri kultur etxean, 17:30ean. "Prekarietatera kondenatzen gaituen sistema basati honi langileon antolakuntzarekin soilik aurre egin ahalko diogulako, animatu eta parte hartu!", ohartarazi dute.

Erlazionatuak