COVID-19

Zazpi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 31a, 13:03

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian zazpi kutsatze baieztatu dituzte martxoaren 30ean. Hilabetea hasi zenetik gaur arte 65 kutsatze erregistratu dituzte gure herrian. Intzidentzia-tasa metatua 215,28koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan atzo baino kasu bat gutxiago atzeman dute. Guztira hamabi izan dira: zazpi Lasarte-Orian, bina Usurbilen eta Hernanin, eta bat Andoainen. Urnietan eta Astigarragan ez da kasurik izan. Usurbil izan ezik, gainontzeko herri guztiak eremu horian daude.

EAEko hiru lurralde historikoetan 631 kasu atzeman dituzte, horietatik 210 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 4.618 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kutsatzeak atzemateko; positibotasun-tasa %6,0 izan da.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: AstraZeneca

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 30 Gizartea