COVID-19

Lasarte-Orian lau kutsatze baieztatu dituzte astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 30a, 12:56

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian lau kasu atzeman dituzte martxoaren 29an. Hilabetea hasi zenetik astelehenera arte 58 kutsatze erregistratu dituzte gure herrian. Intzidentzia-tasa metatua 183,09koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamahiru kasu atzeman dituzte: lau Lasarte-Orian, hiru Astigarragan, bina Andoainen, Hernanin eta Urnietan, eta bat Usurbilen. Azken hori izan ezik, gainontzeko herri guztiak eremu horian daude.

EAEko hiru lurralde historikoetan 501 kasu atzeman dituzte, horietatik 172 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek 8.918 PCR eta antigenoen proba egin dituzte kutsatzeak atzemateko; positibotasun-tasa %5,6 izan da.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: AstraZeneca

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 30 Gizartea