Bigarren protesta ekintza egin dute udal eraikinak garbitzen dituzten langileek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 26a, 12:31

Asteazken goizean egin zuten lehenengo mobilizazioa Okendo plazan, eta gaur, berriz ere irten dira herriko plazara protesta egitera. ELA eta ESK sindikatuek deituta, bigarren protesta ekintza egin dute ostiral goizean udal eraikinak garbitzen dituzten langileek "murrizketarik ez, zerbitzu duina" lelopean. EH Bildu alderdiko ordezkariak ere bat egin dute bigarren protestarekin eta mobilizazioan izan dira. Lan-jardun duin bat lortzeko borrokan jarraitzen dute Lasarte-Oriako udal eraikinak garbitzen dituzten langileak.