Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan hamabost kasu diagnostikatu dituzte asteazkenean: zazpi Andoainen, hiruna Hernanin eta Usurbilen eta bi Lasarte-Orian. Astigarraga izan ezik gainontzeko udalerri guztiak eremu horian daude, eta bada laranjara gerturatzen ari denik ere: esate baterako, Hernani eta Usurbil.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 529 kutsatze atzeman dituzte martxoaren 25ean: 136, 239 eta 151, hurrenez hurren. Osakidetzak 9.973 PCR eta antigenoen proba egin ditu kasu positibo berriak hautemate aldera; horien positibotasun-tasa %5,3koa izan da.
Osakidetzako ospitaleetan 241 paziente daude ingresatuta koronabirusagatik; sintoma larriak dituzte 83k, eta ZIU unitateetan oheratuta daude. Asteazkenean 47 pertsona ospitaleratu dituzte arrazoi horrengatik.