COVID-19

Gaur bilduko da LABI batzordea, Aste Santura begira neurriak gogortzea aztertzeko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 26a, 09:06
LABI batzordeak ostiral honetan aztertuko du indarrean dauden neurriak murriztuko ote dituen ala ez. Argazkia: eitb.eus.

Iñigo Urkullu lehendakariak LABI batzordea deitu du ostiral honetarako, martxoak 26, bilera egin eta indarrean dauden murrizketak gogortzea edo ez erabakitzeko. 16:30ean hasiko da batzarra.

Batzorde horretan datozen hogei egunetan indarrean egongo diren neurriak bere horretan uztea edo are gehiago gogortzea aztertuko du LABI Euskadiko Babez Zibileko Planaren Aholku Batzordeak. "Ez dugu ezer baztertzen", adierazi du Urkulluk. 

Ikusteke dago neurrien balizko gogortze horrek zer esparrutan eragingo lukeen, baina badirudi erkidego arteko mugikortasuna galaraztearekin eta "funtsezkoak" ez diren negozioen itxiera-orduak aurreratzearekin zerikusia izan dezakeela.

Erlazionatuak