COVID-19

Bi kasu berri atzeman dituzte Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Iñigo Gonzalez Sarobe 2021ko mar. 24a, 13:00

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian bi positibo detektatu dituzte martxoaren 23an. Hilabetea hasi zenetik, 39 kutsatze erregistratu dituzte gure herrian. Eremu horian jarraitzen dugu, 178,52ko intzidentzia-tasa metatuarekin.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamahiru kasu diagnostikatu dituzte asteartean: hiruna Andoainen, Hernanin eta Usurbilen; eta bina Lasarte-Orian eta Urnietan. Astigarraga izan ezik, gainontzeko udalerriak eremu horian daude, eta kopuruak bezperakoak baino altuxeagoak dira (Hernanikoa berdin mantendu da).

EAEko hiru lurralde historikoetan 510 positibo atzeman dituzte, horietatik 150 Gipuzkoan (bezperan baino 36 gehiago). Osakidetzak 11.810 PCR eta antigenoen proba egin ditu kutsatze berriak detektatzeko asmoz (astelehenean baino 2.180 gehiago); horien positibotasun-tasa %4,3koa izan da.

Ospitaleetako okupazioa ez da apenas aldatu egun batetik bestera: 243 pertsona erietxeratuta daude Osakidetzako zentroetan (+3), horietatik 81 sintoma larriekin, ZIU unitateetan (bezperan bezainbeste). 47 paziente (-1) ospitaleratu dituzte asteartean COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: txertoak eta gero

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 23 Gizartea