Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan hamabi kasu detektatu dituzte astelehenean: bost Usurbilen, hiruna Hernanin eta Lasarte-Orian, eta bakarra Andoainen. Astigarraga izan ezik, eremu horian jarraitzen dute gainontzeko guztiek.
EAEko hiru lurralde historikoetan 435 positibo atzeman dituzte, horietatik 114 Gipuzkoan. Kutsatze berriak detektatze aldera, Osakidetzako beharginek 9.630 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %4,5ekoa izan da.
Osakidetzaren ospitaleetan 240 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik, horietatik 81 sintoma larriekin, ZIU unitateetan. Astelehenean 48 pertsona ospitaleratu dituzte arrazoi horrengatik.