Larunbateko 'Gipuzkoako erraustegira martxa' Okendo plazatik abiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 24a

Zubietako erraustegira egindako martxa baten artxiboko irudia, 2018ko irailekoa.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera. Okendo plazatik abiatuko da martxa, 11:00etan. Ekimenarekin bat egin du Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak.

Martxalariek ordubete inguru beharko dute erraustegiaren sarrerara iristeko. Behin han izanda, kontzentrazioa egingo dute, 12:00etan.

Erlazionatuak