COVID-19

Zazpi kasu detektatu dituzte Lasarte-Orian azken lau egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 22a, 13:25

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, iragan asteko ostegunetik igandera zazpi positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian. Hilabetea hasi zenetik 34 kutsatze erregistratu dituzte orain arte. Intzidentzia-tasa metatua 157,52koa denez, eremu horian jarraitzen dugu.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 31 kutsatze diagnostikatu dituzte martxoaren 18tik 21era: Hernanin hamahiru, Lasarte-Orian zazpi, Andoainen sei, Urnietan hiru eta Usurbilen bi. Azken hori izan ezik, gainontzeko herri guztiak eremu horian daude.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: gainazalak

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 16 Gizartea