COVID-19

Gipuzkoan 81 positibo berri erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 21a, 12:51

Koronabirusaren hedatzeri buruzko atzoko datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian. Larunbatean, 6.119 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik 280 positiboak izan ziren. Kutsatu berri horien lurraldekako banaketa honakoa da: Gipuzkoan, 81; Bizkaian, 160; Araban, 35 eta lau beste erkidego edo toki batzuetakoak. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 32 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 87 gaixo daude ZIUetan.