Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamar positibo detektatu dituzte asteazkenean: lau Hernanin, hiru Lasarte-Orian, bi Andoainen eta bat Usurbilen.
410 kasu EAEn
EAEko hiru lurralde historikoetan 410 kasu diagnostikatu dituzte martxoaren 17an, horietatik 133 Gipuzkoan. Kutsatze berriak atzemate aldera, 8.907 PCR eta antigenoen proba egin dituzte Osakidetzako beharginek; horien positibotasun-tasa %4,6koa izan da.
Koronabirusagatik, 210 pertsona (bezperan baino hamabi gutxiago) daude ingresatuta Osakidetzako ospitaleetan. Horietatik 93k (-8) sintoma larriagoak dituzte, eta ZIU unitateetan daude oheratuta. Asteazkenean 41 pertsona (+2) erietxeratu dituzte COVID-19a dela kausa.