Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan bederatzi kasu atzeman dituzte asteartean: bost Andoainen, eta bina Hernanin eta Lasarte-Orian. Herri horien intzidentzia-tasen koloreak ez dira aldatu egun batetik bestera: eremu horian daude lau, eta berdean beste biak.
118 kasu Gipuzkoan
EAEko datuen berri ere eman du Osasun Sailak. Horien arabera, 402 kasu atzeman dituzte hiru probintzietan, horietatik 118 Gipuzkoan. Kutsatze berriak atzemate aldera, Osakidetzako beharginek 8.874 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %4,5ekoa izan da.
Koronabirusagatik 222 pertsona daude ospitaleratuta Osakidetzako zentroetan. Horietatik 101 larri daude, ZIU unitateetan. Asteartean 39 paziente erietxeratu dituzte COVID-19a dela kausa.