COVID-19

Hiru kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko martxoaren 16a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian hiru kutsatze berri diagnostikatu dituzte martxoaren 15ean. Hilabetea hasi zenetik, 22 positibo erregistratu dituzte gure herrian, eguneko 1,46. Intzidentzia-tasa metatua zertxobait igo da, eta 110,27koa da gaur-gaurkoz.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan sei kasu detektatu dituzte asteartean: hiru Lasarte-Orian, bi Hernanin eta bakarra Andoainen. Eskualdea osatzen duten sei herrietatik bi eremu berdean daude, eta horian beste lauak. 

EAEko hiru lurralde historikoetan 394 kutsatze diagnostikatu dituzte martxoaren 15ean, horietatik 116 Gipuzkoan. Kasu berriak hautemate aldera, Osakidetzako beharginek 9.259 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; horien positibotasun-tasa %4,3 izan da. OME Osasunaren Mundu Erakundeak esana du pandemia "kontrolpean" eduki ahal izateko tasa horrek %5 baino baxuagoa izan behar duela.

Osakidetzako zentroetan 224 pertsona daude erietxeratuta koronabirusagatik. Horietatik 98k sintoma larriagoak dituzte, eta ZIU unitateetan ingresatuta daude. Astelehenean 34 paziente ospitaleratu dituzte COVID-19a dela kausa.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: gainazalak

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 16 Gizartea