COVID-19

Bost kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 13:06

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian bost kasu atzeman dituzte martxoaren 10ean, asteazkena. Bost horiekin, hilabete osoan hamar kutsatze zenbatu dituzte orain arte. Egun batetik bestera detektatutako positiboen kopurua igo egin denez, eremu horian sartu da herria berriro, berdetik gertu dagoen arren; intzidentzia-tasa metatua 78,76koa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hemezortzi kasu atzeman dituzte asteazkenean: Andoainen, Hernanin eta Lasarte-Orian, bosna; Urnietan, bi; eta Astigarragan, bat. Usurbil izan ezik, gainontzeko bost herriak eremu horian daude, baina berdetik gertuago laranjatik baino.

EAEko hiru lurralde historikoetan 369 positibo atzeman dituzte asteazkenean, horietatik 106 Gipuzkoan. Kutsatze berriak atzemate aldera, Osakidetzako beharginek 8.571 PCR eta antigenoen proba egin dituzte; positibotasun-tasa %4,3koa izan da.

Bezperan baino 30 pertsona gutxiago daude ospitaleratuta Osakidetzako zentroetan; guztira, 228. Horietatik ehunek sintoma larriagoak dituztenez, ZIU unitateetan daude ingresatuta (-1). Asteazkenean 31 paziente ospitaleratu dituzte COVID-19a dela kausa, asteartean bezainbeste.

Erlazionatuak